Hik Hasi-k antolatutako "Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan parte hartu zuen Leo Pahkin Finlandiako Hezkuntza Nazionaleko aholkulariak (Juuka, Finlandia, 1966), Finlandiako hezkuntza-sistema azaltzeko.
Via Zihara Enbeita Gardoki, Jon Altuna
Elkarrizketa interesgarria www.hikhasi.eus -en Finlandiako hezkuntzaren gainean.
Hemen gako batzuk:
"Eskolatzea, berez, ez da nahitaezkoa; nahitaezkoa ikastea da"
"Fokua ez dugu “zer” irakastean jartzen, baizik eta “nola” irakastean"
"Suediera ama-hizkuntza dutenak gutxiengoa izan arren, eskubide guztiak dauzkate bermatuta Haur Hezkuntzatik hasi eta unibertsitate mailaraino"
"Espazioari dagokionez, sormenari lekua egingo badiogu, horrek esan nahi du ezin dugula elkarren gainean egon. Denborari dagokionez, berriz, kontuan izan behar da ikasle bakoitza desberdina dela, eta, beraz, denbora-tarte desberdina behar duela gauza bera egiteko."
"Finlandian, haurrek eta gazteek ordu asko ematen dituzte helduen presentziarik gabe beren artean jolasean, hizketan edo ekinean, eta elkarrengandik ikasten dute. Hortaz, gure erronkak zera izan behar luke: zer egin dezakegu ikasketa modu hori eskolara ekartzeko? Ateratzen dugun ondorioetako bat zera da: ez da komeni gelan ikasleak mailaren eta adinaren arabera sailkatzea; hobe da denak batera interakzioan aritzea."